Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2016/08/22 | 150
-
2016/08/04 | 335
Asylum Javier de Isusik CEAR-Euskadirentzat egindako komikia da, Gernika Gogoratuz Fundazioarekin lankidetzan.
Marina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/08/04 | 402
Hilerria okupatzeko deia egiten duen txabola auzoko buruzagi zapuztua, ihesi doakion biziari esku eskuinaz ozta heltzen dion bulegari koitadua, bere lorategian agertu den esku ebakiaren jabearen bila dabilen etxejabe aberatsa, bere marrazkiekin herritarren debozioa pizten duen orratzain gutxietsia, familiaren borondatearen kontra ilargirako bidaia prestatzen diharduen senar goranahia… Horiek eta horrelakoak dira, besteak beste, ipuinotako protagonistak: onberak, fidakorrak, etsi onekoak, erdipurdikoak gehienak; bizimodu arrunteko jende arrunta, halako batean egunerokotasunaren arruntasuna urratzen duen gertaera ezohiko edo ustekabekoren bati aurre egin beharrean suertatzen dena. Eta horiek eta horrelakoak ipuin antologia honetako istorioak, errealitateari ertz berriak ateratzen dizkioten kontakizunak, umore eta ironiaz albainduak, muturrekoak, muturreko egoeran ezagutzen baita ondoen giza izatearen muina.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/07/22 | 304
-
-
2016/07/20 | 2748
-
-
