Bilatu
Iragazi
Xare uretan jaio zen. Itsasoak txiki-txikia zenetik erakarri du, eta ozeanoaren barrenak eta bertan bizi diren izaki ezezagunak ezagutu nahi izan ditu. GLUP-ek haurtzarotik helduarorako igarotzea kontatzen du:bildungsroman-a komiki formatuan.
“Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian” liburua lan koral bat da, Bilboko hainbat monumentu eta jakingarri biltzen dituena. Bilbon argitaratu zen lehen aldiz 1846an, hain zuzen ere turismo gidak Europako hiriburu nagusietan gauza berria ziren garaian.
Maitasunak jotzen gaituenean apurtu egiten gaitu. Loa lapurtzen digu. Baina, ordainetan, munduko bizipozik handiena ematen digu. Mugagabeko itxaropenez eta indarrez betetzen gaitu. Halakoxe erraza da. Eta halakoxe zaila. Batzuetan, zailegia. Eta hortixek sortu dira maitasun kontu hauek. Maitasun kantu xume hauek.
Aurreko ikasturteko nota txarrak direla eta, aurtengo udan, Jara zigortuta geratu da Bartzelonan. Hala ere, Lekeition izango den Gazte kanpaldira gonbidatuko du Ihintzak eta gurasoek baimena emango diote. Bertan, musika eta gitarra akordeen artean zalantza loratuko da berriz ere Jararen bihotzean: zein da benetan maite duen mutila?
Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa da, eta mutilari barre egiten diote eskolan haren ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera emango dio Ramari. Baina ez da bide samurra izango…
Behinola, erromatarrek Oiartzoko meatzeetan burdina ateratzen zuten, baina Trumoi, euskaldun gaztea, ez zen haien laguna. Batez ere, Klaudio erromatar gaztea gorrotatzen zuen, biek maitatzen baitzuten neska euskaldun bera: Eguzkilore. Noraino iritsiko ote dira Eguzkiloreren maitasuna lortzeko?
Urtzik hamalau urte ditu eta bizitza ez zaio oso atsegina iruditzen. Aitaren errietak eguneroko ohitura bihurtu dira, azterketetan ustelak ateratzen hasi da… eta hori gutxi balitz, munduko neskarik zoragarrienaz maiteminduta dago, baina hark ez dio jaramonik egiten…
Nola jokatu mundu guztiak ikastetxeko hormarik zurienean agertu den pintadaren egiletzat zauzkanean? Galdetu Manu, Xabi eta Joxemariri. Agian ez dizute erantzun argirik emango, baina izugarri poztuko dira. Izan ere, azkenaldian ez die inork kasu handirik egiten…
Haran bat, hiru baserri, hiru baserritar maltzur eta baso bat... Eta bertan, azeri azkar bezain ausart bat, hiru baserritar zitalen asmoak hankaz gora jarriko dituena behin eta berriz. Txilbor, Txikin eta Tximel zoratu egingo ditu azeri argiak. A zer azeria!
Jarraitu
HABEren Orriak