15 kapitulu dira. Kapitulu bakoitzean:
1 - Gakotsari (letra pertsonifikatua) doakion ipuinaren (testu) zatia. Irakasleak du irakurtzen
2 - Ahozko galdeak
3 - Ikaslearen testua, ipuin zati batean oinarritua
4 - [k] ikasteko erreferentzia-hitza (gakotsa)
5 - Hots bakoitzari doazkion erreferentzia-hitzak
6 - Hitzak silabatan zatituak dira
7 - Hots eta silaba berriak entzuten, irakurtzen eta idazten dira.
8 - Hitzak osatzen dira
9 - Hots berrien konbinatzea
10 - Hitz berrien irakurtzea, ikasi konbinazioak baliatuz
11 - Hots (gakots) bakoitzari doa(z)kion kantu edota olerki bat(zuk)
12 - Erranaldi eta testu berriak irakurtzen dira
13 - Hizkuntzaren aztertzeko lehen urratsak
14 - Testuak gero eta luzeagoak dira, aitzineko kapituluetan ikasia integratuz
15 - Fitxan egin beharreko ulermen ariketak
Eskuliburuarekin osagarri, ikasleari testurik gabeko mini-albuma eta ulermena lantzeko liburuxka proposatuak zaizkio .
Irakaslearen maletaren mini-albumean testuak badira, proposamen gisa. Irakasleak irakurketa lantzeko edo arrasto bat atxikitzeko balia dezake, adibidez: irakaskuntzan aitzinatu arau, testua fotokopiatuz eta ikasleei beren mini albumean kolaraziz, ilustrazio egokiaren azpian, arbeleko testua kopiaraziz, taldean sortu testua, ikaslearen mini-albumeko parte zurian idatzaraziz, etab.