Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2019/09/13 | 737
-
2019/09/13 | 400
-
2019/09/02 | 426
Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen ditu gida honek. Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza, txokoz txoko denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat jakingarriak, eta askotan, ezezagunak.
B1 mailara egokitutako irakurgaia. Liburuaz gain, CD bat dakar.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2019/09/02 | 479
Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Hiria ezagutzera datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira. Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik ihesi.
B1 mailara egokitutako irakurgaia. Liburuaz gain, CD bat dakar.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2019/09/02 | 497
Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat, gero zubi bat, hurrena historia puska bat… hiriko eskulturen inbentarioa eginez abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez.
B1 mailara egokitutako irakurgaia. Liburuaz gain, CD bat dakar.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2019/09/02 | 439
Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino. Asteburuko ibilbidean bisitatuko ditugu Baionako karrika nabigagarriak, eraikin ikusgarriak, naturguneak, ostatuak, merkatuak, harresiak… eta baionesak! Baionako jende euskalduna.
B1 mailara egokitutako irakurgaia. Liburuaz gain, CD bat dakar.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2019/07/02 | 825
-
2019/07/02 | 643
-
2019/07/02 | 681
-
2019/05/28 | 461









