Edukira joan -
2023/03/17 | 86
Berrehun soneto idatzi ditu Karlos Linazasorok. Molde poetiko zahar hori erabili du gauza berriak esateko. Neurri-neurria, artisau baten sentiberatasunez, birtuosismotik urrun ez dabilen dohainez. Bere maisuak omendu nahi izan ditu poetak, eta lagunak goretsi. Denetariko gaiak aurkituko ditu irakurleak liburuan: maitasuna, natura, denboraren igaroa, filosofia, umorea... Eta denetariko tonuak: sakonak, ironikoak, jostarinak, kritikoak, lirikoak, arkitektonikoak, musikalak, sarkastikoak eta zorrotzak... Bizitzaren ertzak ikuspegi ugarietatik ukitzen dituen lana, azken buruan. Liburu bakana eta goi-mailakoa, gozamen hutsa. Gure artean betiko geratuko den maisu-lana. -
-
2023/03/15 | 49
Siberia ekialdean, Errusia, Txina eta Ipar Korearen arteko mugaldean baso asko ari dira soiltzen, eta lurralde horretan dago, hain justu ere, Amurreko edo Siberiako Tigrea. «2014tik, Errusiari zigor ekonomikoak jartzen hasi zirenetik, are gehiago soildu dituzte hango basoak; errusiarrek, zigorren ondorioak leuntzeko asmoz, akordioak egin dituzte txinatarrekin, eta horiek ahalik eta zuhaitz gehien ari dira eramaten. Hori errealitate bat da, eta hainbat salaketa ere izan dira». Gaineratu duenez, orain urte batzuk hainbat pertsona hil zituen tigre baten istorioaren berri ere izan zuen. Eta errealitate puska horietatik abiatuta sortu du fikziozko narrazioa.Siberiako tigre bat protagonista duen ingurumen thrillerra da -
-
2023/03/15 | 44
Joseba Aurkenerenaren lana 31 ipuinez osatutako eleberria da, jatorria itxialdian duena eta erretirodunen elkarte bati gertatutakoa biltzen duena, errealitatea eta fikzioa uztartuz. Bidasoaldean, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroa Garaiko jendeak biltzen diren eremu zabalean, era guztietako elkarteak sortzen dira, gizarte arlokoak, kulturalak, erlijiosoak, gazteendakoak..., eta abar. Zaharrak ere, edo hobeto erranik, adinaren neguan direnak, hainbat elkartetan biltzen dira. Bada Beti Gazte izeneko elkarte bat Bidasoa ibaiaren bi aldeetan aritzen dena, eta gazte izandako ainitz bere baitan hartzen dituena. Hirurehun bazkide gutti gora-behera, eta bere lokaletan biltzeaz gain, bestelako ekimenak, bestak eta bidaiak antolatzen dituzte. 2020ko maiatzean bidaia bat antolatu zuten Italiako Milan aldera, baina koronabirusa zela eta, hotel batean konfinatu zituzten eta hor egon ziren hilabete bat ezin ateraz eta Euskal Herrira ezin itzuliz. Hogeita hamaika egun osora. Erraz erraiten da, hogeita hamaika egun hotel batean konfinatuta! Baina lehen afariaren orduan, kafearen tenorean, Pette hendaiarrak eramandako botila bat patxaran pasatu zuten mahaiz mahai, eta baita laster hustu ere. Muturra berotzean, lehen kantuak entzun ziren. Gero, txistuaren erritmoari jarraiki, dantzari ekin zioten, eta akitu zirelarik, baten batek ipuin bat kontatu zuen. Hortik aitzina, eta hogeita hamaika egunez, gauza bera egin zuten. Ipuin horiek guztiak dira hemen bilduta daudenak. -
-
-
-
-