detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Garazi Domínguez Mezquita, Ane Berro, Irene De la Cruz-Pavía

Morfema funtzional goiztiarrak: haur euskaldun elebakarren hizkuntza-jabekuntzaren azterketa

Hizkuntza-jabekuntzaren ikerketak gizakia modu naturalean hizkuntzaz nola jabetzen den aztertzen du. Lan honetan, morfema funtzionalen jabekuntza aztertu nahi dugu. Ingelesean eta frantsesean oinarritutako ikerketek erakutsi dutenez, bi aldagaik dute eragina haurren lehen morfema funtzionalen pertzepzioan: morfemen maiztasunak eta morfemak lotuak ala askeak izateak. Lan honen xedea honako hau da: bi aldagai horiek euskarazko morfema funtzionalen ekoizpenean duten eragina aztertzea. Zehazki, morfema horien ekoizpenaren hurrenkeran arreta jarriko dugu. Arakatuko ditugun morfema funtzionalak dira, izen morfologiari dagokionez, kasu gramatikalak, determinatzaile mugatuak, partitiboa, izenordainak, erakusleak eta, aditzaren eremuan, morfema modalak. Morfemen maiztasuna kalkulatzeko, EHME (Acha eta beste 2014) erabili dugu. Horrez gain, lana aurrera eramateko, lau haur euskaldun elebakarren hizketa aztertu dugu (Valle eta Alonso 2015), childes datu-baseko transkripzioez baliatuta. Emaitzetan ikusi dugu maiztasunak eta lotu/aske izatearen ezaugarriak eragina dutela haurren morfema funtzionalen lehen ekoizpenetan.

 
 

Web edukia bistaratu