detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Susana Martinen komikia Anesvad Fundazioarentzat; testua, María González; euskarazko itzulpena, Lete Itzulpenak

Zientzia-bideak, emakumeen urratsak: Kamerungo lau emakume zientzialariren historiak

Kamerunen ere laborategietan, unibertsitateetan eta landa-komunitateetan egindako lanarekin errealitatea aldatzen ari diren emakumeak izan badira; bortxaz ezarritako aukeretatik harago pentsatzen dutenak, irtenbide posibleak ikusten dituztenak, beste batzuek askotan gabeziak baino ikusten ez dituzten lekuetan. Haietako lauren historia kontatzen da lan honetan, baina herrialde bizi baten historia ere bada, jakinduriaz, energiaz eta talentuz betea, sarritan ikusezin bihurtu dena.

Liburu honenn  asmoa da euren inguruneak eraldatzen ari diren emakume zientzialari afrikar horiek ikusaraztea, ahaztutako gaixotasunen aurka borrokatzen eta osasunerako eta jakinduriarako eskubidea defendatzen ari baitira.

Web edukia bistaratu