detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Agustin Arrieta Urtizberea

Manifestu filosofikoa

Zertarako filosofia gaur egungo gizartean? Informazioz, iritzi kontrajarriz eta ziurtasun faltsuz gainezka gauden garaian, galdera hori inoiz baino premiazkoagoa da. Liburu honetan irmoki defendatzen da filosofiak ez duela begi-bistako emaitzarik sortu behar funtsezkoa izateko: haren zeregina orientatzea da, argitasuna ematea eta etorkizuna pentsatzeko tresnak eskaintzea. Manifestu-tonua duen liburu honek irakurlea interpelatzen du zuzenean, eta galdera argi bat uzten du mahai gainean: noraezean jarraitu nahi dugu ala filosofiari dagokion tokia eman gure gizartearen etorkizuna pentsatzeko?

Web edukia bistaratu