Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Mota:
Euskal biblioteka
Egilea: Michael Gold; hitzaurrea, Patrick Chura; itzulpena, Xabier Monasterio; irudiak, Ruth Juan
Dirurik gabeko juduak
Eleberri autobiografiko honetan, Michael Gold idazle judu amerikarrak XX. mendearen hasieran New Yorkeko East Side auzo txiroan bizi ziren etorkin juduen bizimodu latza deskribatu zuen. Depresio Handiaren garaian New Yorken bazen milioi bat judu, eta idazle ezkertiar honek xeheki azaldu zituen jende horren pobrezia, zapalkuntza eta klase borroka, komunismoaren aldeko mezua zabalduz.
Alemanian liburu hau antisemitismoari aurre egiteko erabili zen, argiro erakusten baitzuen, naziek zabaltzen zutenaz bestera, judu gehienak ez zirela aberatsak, dirurik gabeko jende xehea baizik.



