detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Letizia García Fernández; zuzendariak, Nekane Arratibel Insausti, Agurtzane Azpeitia Eizagirre

Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Graduetako irakaslegaien hiztun-profilen azterketa longitudinala: euskararen erabilera normalizatzeko eragin-eremuak

Tesi-lan honek bi atal ditu; lehen atala ikerketari dagokio eta helburua izan da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatera (HUHEZI) hezkuntza graduak ikastera datozen irakaslegaien sarrerako eta irteerako hiztun-profilak aztertea eta ezaugarritzea. Helburuari erantzuteko, ikerketa-diseinu misto-sekuentziala egin da eta longitudinala. Lau urratsetan gauzatu da ikerketa. Irakaslegaiek lehen mailan galdetegi kuantitatibo bat bete dute eta horren arabera hautatu dira bigarren urratseko eztabaida-taldeetarako parte-hartzaileak. Hirugarren urratsean, irakaslegai horiek laugarren mailara iritsi direnean, berriz ere bete dute galdetegi kuantitatiboa. Azkenik, lehen mailako eztabaida-taldean parte hartu duten irakaslegaiak berriz ere izan dira laugarren mailako eztabaida-taldean. Hizkuntza-gaitasuna, hizkuntza-erabilera eta hizkuntzekiko jarrerak izan dira analisian aztertu diren aldagaiak. Emaitza nagusien arabera, hiru hiztun-profil bereizi daitezke irakaslegaien artean eta ez dira estatikoak, hau da, lehen mailatik laugarren mailara zenbait aldaketa gertatzen dira. Bigarren atalean, lehen atalean gauzatutako ikerketa-lanetik identifikatutako erronkei erantzuteko eragin-eremuen proposamena egin da. Erronkei aurre egiteko eragin-eremuetan interbentzioak egin dira HUHEZIko hezkuntza graduetan eta lan honek prozesu hori ere jasotzen du.

 
 

Web edukia bistaratu