detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada

Lanbide bihurtutako grina: musika-industriaren gidaliburua

Bi liburukik eta 8 infografik osatzen dute lana. Lehen liburukiak pixkanaka gerturatzen gaitu musika-industriaren bihotzera, industriaren inguruan sortutako eztabaidagai nagusiak berrikusi ahal izateko, hala nola, musikaren eta garunaren arteko elkarreragina, osasunean eta ongizatean dituen  ondorioak, adimen artifizialaren egungo garrantzia edo berrikuntzaren eta musikaren arteko harremana, besteak beste. Bigarren liburukiak industriaren 3 baliokateen azterketa sakona eskaintzen du. Industria honetan parte hartzen duten eragile guztiak zehaztasunez definitzen ditu, euren funtzionamendua eta merkatuak erabak ulertarazteko. Halaber, arau-esparru desberdinak lantzen ditu, hainbat arlo jorratuz, esaterako: musikaren ekoizpenean eta banaketan, sinkronizazioan, ekitaldien planifikazioan eta produkzioan, eta zuzeneko musikaren ekonomia-, finantza-, marketin- eta komunikazio-aldagaietan.

Web edukia bistaratu