detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Ana Arregui Barandiaran, Cristina Armentia Alaña

Isaak Díez (1891-1962): arabar artista baten bizitza eta obra

Isaak Díez ez da oso ezaguna gure lurraldearen mugetatik kanpo. Arabako artista handien itzalpean, bereziki Ignacio Díaz Olanoren itzalpean, garatu zen artisten belaunaldikoa da. 
Gutxi dira bilduma publikoetan gorde diren egilearen margolanak. Diezen margolanen erreprodukziorik ere ez dago; izan ere, erakusketa urgaritan parte hartu zuen eta ekoizpen handiko urteak izan zituen arren, garai hartako katalogoak, askotan, lanen izenburuen zerrenda hutsak ziren, irudi gutxiz hornituak. 1904tik aurrera, Arabako hiriburuko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen. Han prestakuntza margolaritzari eta eskulturari eskaini zien. Prestakuntza amaitu eta gutxira, Euskal Herrian egiten ziren erakusketetan parte hartzen hasi zen. Azken batean, testu horren bidez, artistaren ekarpena nabarmendu nahi izan dute.

Web edukia bistaratu