Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Korrespondentzia
Eric Dicharry (1969, Baiona) antropologoa da, idazlea eta poeta.
“Korrespondentzia” izeneko bilduma hau urrats bat da Eric Dicharryren bide poetikoan, harri xuri berri bat bezala funtsean. Begiekin irakurtzen da ohikoan, baina aldi honetan, belarriari utzi behar diogu lehentasuna, hasierako japoniar erran-zaharrak gomendatzen digun moduan. Eta bizitza fragmentu trukaketa bat hedatzen da orrialdez orrialde, fragmentuak diot gutun zati hautatuak direla ematen dutelako, perpaus pare bat, olerki puxikak, apunteren bat, erreferentzia musikal bat, ebazpen bat edo A. solaskidearen bizitzaren agerpen zabalago bat, guziek patchwork baten gisara, elkar maitatu edo maite duten bi pertsonen gogoeta bipilak osatzen dituztela. Bi eskuz idatzi liburua da, poetaz gain, bigarren solaskidea benetako Titaina S. delarik.
Itxaro Borda

