Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Zugarramurdi 1610
XVII. mendearen hastapenean, Nafarroako mendialdean, eta bereziki Zugarramurdi, Urdazubi eta inguruko herrietan, gertatu ziren izigarriko gertakari trixte, injustu eta ilunak ahanzteko belaunaldi franko behar izan dire. Orduko mentalitateak ahalbidetu zuen errealitatea eta ametsak bereizteko orduan gazteegiak ziren haurren haurtzaroa hondatzeko; bidegabeki xehatu zituzten adineko eta babesgabe emaztekien bizitzak; gizon onak herritar mesfidati bilakatu zituzten...
Segur aski, haiek omentzeko manerarik hoberena, gertatutakoa gogoan atxikitzea eta haien historia kontatzea izanen da, berriz halakorik gerta ez dadin.

