Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Biba gorriac!: XIX. mendeko kontuak, Le Réveil Basque astekariak onduak
Le Réveil Basque (1886-1894) aldizkari errepublikazale elebidunaren irakurle euskaldunek euren hizkuntzan jaso zituzten berriak astez aste, apur bat geroago Eskualduna (1887-1944) eta California’ko Eskual Herria (1893-1898) astekarietako irakurleek bezala. Euskaraz jardun zuten lehenengo kazetari haiek orduko mundua nola aldatzen ari zen kontatu zieten astero euren irakurleei, zortzi urtez. Kazetari lan haien gaineko kazetari lana da liburu hau, Paueko erredakzio laiko eta errepublikazale aitzindari hartatik XIX. mende bukaerako mundu aldakor horri astero egin zizkioten erretratuetan oinarritutako kontakizuna.

