detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Miren Billelabeitia

Eguna hasteko olerkiak

Literatura eta poesia eguneroko bizitzaren arnas izan daitezke. Poesiak, entzundako irakurketa ozen nareak, lasaitasunerako eta burua kokatzeko abagunea eskaini diezaguke. Gizakiaren mundua ez da soilik "bizi" dugunaren bitartez eraikitzen, baizik eta, gero eta indar handiagoz, irakurtzen dugunari esker.

Pandemia garaian, Mungiako institutuko ikasleekin egindako lana jaso du 'Eguna hasteko olerkiak' liburuan Billelabeitiak. Gazteek aukeratutako 33 olerki daude bertan, beste idazle batzuen hitzekin eta egileak sortutako testuekin batera.

Lan honen muina irakurketa da, batez ere XX. eta XXi. mendeetako poesiaren irakurketa ozena, gazte eta nerabeen artean poesiaren irakurketari bultzada eman nahian.

Web edukia bistaratu