detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Joseba Gabilondo

Independentziaren dekalogoa. Hamar euskal etorkizun

Euskal Herriaren independentziarako aldarria hamarkadaz hamarkada jaso dute belaunaldiek; nola gauzatu, ordea, gure herriaren askatasuna? Baina, are garrantzitsuago: zer forma hartuko luke Euskal Herri burujabe horrek?

Gabilondoren hamar ipuin bihurriotan, errealitate alternatibo «ez-utopiko» bana proposatu digu idazleak. Politikak eta literaturak, eskutik helduta, etorkizunaren aukeren artean barneratuko dituzte irakurleak. Turismoaren, gatazka armatuaren, zapalkuntza-ardatzen, adimen artifizialaren edota aurrekari historiko zalantzazkoen gainean gogoeta egiteko istorioak ondu ditu idazleak Independentziaren dekalogoa liburuan.

Web edukia bistaratu