Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Arabako fauna pozoitsua eta espezie kaltegabeak
Liburu honek Arabako faunaren alderdi misteriotsu, ezezagun, beldurgarri hori ezagutzera gonbidatzen gaitu. Animaliek defendatu, memetizatu eta batzuetan eraso ere egiten dute. Zoragarria da espezie bakoitzak hartzen dituen aukera burutsuak aztertzea. Gehienak ornogabeak dira, unibertso ezezagun hori, oraindik asko dugu ikasteko eta. Egileak bikaintasunez eta zehaztasunez erakusten ditu espezie apart horiek. Errespetatu egin behar ditugu, eta kontuz ibili euren presentzian, baina beti miretsi eta liluratu, Arabako biodibertsitateari egiten dioten ekarpena dela eta.

