detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Odei Guirado Irasuegi

Arikala: aisialdi antolatua eta euskararen hizkera informalaren lanketa hezkuntza-testuinguru formalean

Ondorengo orrialdeetan, hizkera informala, aisialdi antolatua, hezkuntza formala, motibazioa eta atxikimendua lotzen dituen marko teorikoan kokatutako ikerketa-lana aurkeztu da. Hala, metodologia ludikoaren eta aisialdi antolatuaren bitartez euskararen hizkera informala landu ostean, esku-hartzeek haurrengan utzitako bizipenak eta izandako inpaktua aztertu dira. Ikerketa-metodo mistoaren eta diseinu konkurrentearen barruan garatu da, eta Arikala programan parte hartu duten Nafarroako bi ikastolatako haurrek (n = 86) eta Euskal Herriko beste zortzi ikastolatan programa bera aplikatzen duten irakasleek zein hezitzaileek (n = 32) parte hartu dute. Emaitzak datu kualitatiboak eta kuantitatiboak triangulatuz aztertu dira, eta ateratako ondorio nagusien artean nabarmendu da, esku-hartzeen bitartez haurrek euskararekiko motibazioa eta atxikimendua garatu dutela. Era berean, programaren aplikazioak parte-hartzaileen gehiengoan inpaktu positiboa izan duen arren, egindako analisi estatistikoetan desberdintasun esanguratsuak atzeman dira 1Haren (lehen hizkuntza) eta generoaren arabera: euskara 1H dutenek eta neskek onura handiagoak hartu dituztelakoa daukate. Orobat, irakasleen eta aisialdiko hezitzaileen bizipenei erreparatuta, hizkera informala lantzeko prestakuntza espezifikoaren beharra dagoela ondorioztatu da.

 
 

Web edukia bistaratu