detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Ana Jaunarena Mendiondo

Noketaren higatzea Ortzaizen

Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) noketaren erabilera eta haren higatzea aztertzea edo bederen azterketari hurbiltzea du xede lan honek . Hain xuxen, 18 lekuko ortzaiztarrek osatu lagin bat abiapuntu harturik, bi ikuspegitarik atxiki zaio noketaren erabilerari. Alde batetik, morfologiaren ikuspegitik, bi adin-tartetako 10 lekukorengandik bildu nokako adizki alokutiboen belaunaldi batetik besterako aldakortasuna aztertu da eta noketaren higatzearen aztarnak liratekeen zenbait aldaera aurkeztu dira. Bestetik, soziolinguistikaren ikuspegitik, informatzaile-sorta osoaren —hots, gazteek osatu hirugarren adin-tartea barne— noketarekiko praktika eta ideologien lekukotasunen bilketa egin, eta halaber, horien adinaren araberako aldakortasuna deskribatu da. Izan ere, emaitzek erakutsi dute adin-tarte batetik besterat, i) noketaren erabilera gobernatzen duten aldagai soziolinguistikoek pisu ezberdina hartzen dutela, ii) erabilera-taldea hertsitzen dela, baina iii) balioztatze progresibo bat agertzen dela noketari buruzko ideologietan.

 
 

Web edukia bistaratu