Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Manuel de Ynchausti eta Lurdes Euzko Aur-Etxea kolonia (Jatsu, 1937-1939): 34 euskal gerrako haurren babes-etxea
Espainiako gerra zibilaren (1936-1939) gertakari lazgarrienetako bat familietatik banandu eta atzerrira irteten diren haurrena da, "gerrako haurrena".
Ikerketa lan hau milaka haur hartu zituzten kolonia ugarietako batean oinarritzen da: Lapurdiko Jatsu herrian (Frantzia) 34 haur euskaldun -11 gipuzkoarrak eta 23 bizkaitarrak-artatu zituen Lurdes Euzko Aur-Etxea kolonian. Aldi berean, babes-etxe hori sortu, finantziatu eta antolatu zuen Manuel de Ynchausti, bere emazte Ana Belén Larrauri eta bertan lan egin zuten langileak aitortu nahi dira.

