Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Ukitu hazkuntza eredua: sormenezko bizitza baterako laguntzeko artea
Gizarte batek etorkizuneko belaunaldiak osasungarriagoak izatea nahi duenean, zer egiten du hori hala izan dadin?
Haurtzaroa sustraiak ezartzeko garaia da, gizakiaren bizi-ziklo ezinbestekoa da, eta, hala ere, bizi garen kultura patriarkalean, ez dago irizpide argirik haurren beharretara egokitutako laguntza emateko, ezta arazoak prebenitzeko eta kudeatzeko ere. Giza garapeneko neurozientzien aurrerapen zientifikoak erakusten ari dira oinarri on bat eraikitzeko lehen urteek duten garrantzia. Hala ere, oraindik ez da hori kontuan hartzen, eta haurrei ematen zaien tratua iraingarria ere bada; beraz, gaur egungo helduok haurtzaroan jasandako zauri horien guztien emaitza gara.
Liburu honetan, haurrei laguntza ematearen garrantzia erakusten da, euren bizitzako lehen 3-4 urteetan bereziki, daukaten potentzial guztia garatu eta heldu sortzaile bihurtzeko ahalmena izan dezaten, egoki eraikitako ni pertsonal eta sozial baten bidez, gizartean bizitzeko eta parte hartzeko gai izan daitezen, Lurrean bizi garen izaki bizidun ororen onurarako.

