irudia
Egilea: Jon Gerediaga

Izena eta izana: (hitz poetikoari buruz)

Poeten jardunera hurbildu gara, kantura, hitz poetikoaren inguruko zerbait esateko as-moz. Eta bide horren abiapuntu bezala definizio

hau erabili dugu: hitz poetikoa gauza ba-tentzat izen egokia aurkitzen duen hitza da. Kasik «izen sakratu» bat, Hölderlin handiaren hitzak

erabiltzearren. Halako hitz boteretsu batek gauza bat izendatzearekin batera, gauza baten izana ere sortu eta osatzen du. Esan nahi baita:

izen egoki batek izatasuna ere ematen dio izendatzen, ahos-katzen eta kasik ukitzen duenari, hau da, hitz poetiko hori agertu baino lehenago

izengabea zen gauza orori. Horrela ikusita, egia poetikoa dirudi esaera zaharrak dioenak: «izena duen guztia omen da».