irudia
Egilea: Txomin Peillen ; edizioa, Joseba Sarrionandia ; [atartea, Andres Urrutia ; atea, Joseba Sarrionandia]

Saiakera hautatuak

Txomin Peillenen adiskidea zen Joseba Sarrionandia. Josebak liburu honekin Peillenek idatzitako saiakera-lan ugariak argitaratu nahi izan ditu. Horretarako, lanen edukia errespetatuz, testuak moldatu eta bateratu ditu. Lanak sei ataletan bereiztu ditu: idazlan autobiografikoak, idazlan antropologikoak, gure hizkuntza, Zuberoako kantari eta idazki zaharrak, literatura garaikidea eta politika itzulinguruak. Halaber, hitzaurrean, Txomin Peillenen bizitza eta lanen zertzelada batzuk eskaintzen dizkigu.