
Kultura, aurkakotasuna eta boterea : testu hautatuak
Obra zabala du Stuart Hallek. Ibai Atutxak osatutako bilduma honek 1973 eta 1987 artean idatzitako sei pieza jasotzen ditu. Anbizioz egindako hautaketa bat da Hallek izan zituen ikerketa eta politika lerro ezberdinak biltzen dituelako: diskurtsoen analisia egiteko tresnak dauzka, kultur ikerketen osaketa eta historia jasotzen du, II. Mundu Gerraren aurreko politika askatzailetik 1970etako hamarkada pentsatzen du eta «oinarria eta superestrukturaren» egunerokotasunaz gogoetatzen du.
Eta tartean, ezusteko gonbidatuak aurkituko ditugu: Selma James eta Mariarosa Dalla Costa, Raymond Williams eta Richard Hoggart, Margareth Thatcher eta Fronte Nazionala, Friedrich Engels eta Lenin, Malcolm X eta George Jackson, Angela Davis eta Karl Marx.