irudia
Egilea: Rakel Gamito Gomez

Informazio eta komunikazio teknologiak : Haur eta Lehen Hezkuntzan

Iraultza digitalak aldaketa soziologiko nabarmenak eragin ditu eta horrek paradigma pedagogikoa birmoldatzea eskatzen du. Teknologia hezkuntza-jardueran txertatu behar da, baina, hori egiterakoan, ezinbestekoa da diskurtsotik praktikara salto egitea eta teknologia metodologia aktiboen osagai bezala ulertzea. Azken finean, ulertzea garapen teknologikoa ez dela zuzenean berrikuntza pedagogiko bilakatzen.