irudia
Egilea: Amaia Álvarez Uria ; hitzostea, Iratxe Retolaza ; irudiak, Andrea Bella

Zuzi iraxegia : euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa

Aspalditik kontatu izan dizkiogu elkarri kontuak, eta aspalditik kantatu izan dugu elkarrekin. Lehen kantari eta kontalarien artean emakumeak zeuden, beti egon izan dira emakume idazleak. Orduan, zergatik ez zaigu ia haien berririk heldu? Historiaren diskurtsoa egunero sortzen da, aurrekoengandik jaso dugun narrazioa moldatuz doa aurkikuntza berriekin eta begirada garaikideekin. Horretan saiatu gara hemen, zapaldutako kolektibo baten diskurtsoak eta praktikak ekartzen: euskal literatura klasikoan emakume idazleek egindakoaren berri ematen.