irudia
Egilea: Edward Lear ; itzulpena, Juan Kruz Igerabide

Non sense liburua

Nonsense umorea, umore zentzugabea, oso umore ingelesa dela esan daiteke, zentzu zabalean. Beharbada, umore mota horren adibide harrigarrienak Lewis Carroll-ek eskaini zituen bere lanetan. Baina umore mota hori hedatu da halaber ingeles eragina izan duten herrialde askotan, munduaren beste alderaino, Australiaraino esate baterako; hantxe eman zuen argitara Norman Lindsay-k Budin magikoa. Nonsense umorea Europa osoan eta munduan zehar ospetsu bihurtu zen, eta literatura abangoardistarekin uztartzeko osagai ugari eskaniki zituen.