
Mota: Euskal biblioteka
Egilea: [testua, Lorena Fernández Álvarez eta Pablo Garaizar Sagarminaga ; irudiak, Denisse Beltrán ; itzultzailea, Amaia Apalauza Ollo]
Adimen artifiziala denok ulertzeko moduan
Posible al da makinek pentsatzea? Ba al dago adimen artifizialik (AA)? Zer da adimenduna izatea? Liburu honetan, bidaia bat egingo dugu historian zehar, Brontze Arotik hasi eta gaur arte. AA motak ezagutuko ditugu. Zertarako erabiltzen den eta zer dilema etiko dakartzan ikusiko dugu. Azkenik, AAz hitz egitean sortzen diren galdera ugarietako batzuei erantzungo diegu. Irakurgai bikain bat teknologia gure oraina eta etorkizuna nola aldatzen ari den hobeki ulertzeko, adibide argien eta azalpen errazen bitartez, denok ulertzeko moduan, aldez aurretik ezagutza teknikorik izan beharrik gabe.