Egilea: egilea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara teknikarien feminizazio-maila datuen argitan
Nazioartean literatura eta ikerketa ugari sortu izan da hizkuntza eta generoaren arteko harremanaren inguruan. 1975. urtea hartzen da soziolinguistika feministaren sorrera urte bezala Robin Tolmach Lakoffen “Language and woman’s place” lanari lotuta. Orduz geroztik, eztabaida eta ekarpen ugari sortu izan dira sexu-genero sistemak hizkuntza-praktiketan duen eraginaren inguruan eta 80ko hamarkadatik aurrera bide oparoa egin da. Euskal Herrira beranduago iritsi zen begirada hau. 80 eta 90eko hamarkadetan ekarpen eta gogoeta batzuk sortu ziren, nahiko modu bakanean.