Aroa: euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa 2024-2034
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) EAEko erakunde publiko guztientzako plan gidari gisa sortu zen 2012an, 10 urteko iraupenarekin. 2022an, aurreikusita zegoen bezala, plana berraztertzeko eta eguneratzen hasteko unea iritsi zen. Eginkizun horri heltzeko, 2022ko maiatzean abiatu zen ESEP berritzeko Batzorde-atal Berezia, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) baitan sortutakoa. Batzorde-atal berezi horrek bi urteko zeregina zuen: 2022an, pentsamendu estrategikoa jorratzea eta, 2023an, plangintzarako eduki operatiboak zehaztea.
Lan horien emaitza da Aroa: euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa.