Leiho bat bihotzean
Aintzane Galardik dioenez, liburuaren oinarrian eta poema bakoitzaren baitan koloreak nagusitzen dira, liburuaren arrazoia bera kolorea da.
Matisse margolaria oso gustuko du, eta horren esanak jarraituz, bihotzak agintzen zizkion kolorrekin margotu ditu 68 poemak.
Galardiren esanetan, leihoak beti interesatu izan zaizkio kanpoaldearen eta barnealdearen arteko pasarteak direlako. Metaforarekin jolastuz, bere bihotzeko leihotik ikusten dituen paisaiak, oroitzapenak, ametsak, bizipenak margotu nahi izan ditu.