Ehun urteko gerra Palestinaren aurka : kolonialismoa eta erresistentzia, 1917-2017
Palestinako historiari buruzko azterketa integral bat idatzi beharrean, Palestina menderatzeko borrokan gertatutako sei inflexio-puntutan jarri du arreta egileak. Palestinaren patua erabaki zuen 1917ko Balfour Adierazpenetik, Israelek 2000ko hamarkadaren hasierako Gazako Zerrendako setio eta Gazako biztanleriaren aurkako aldizkako gerretara, sei gertaera horiek nabarmentzen dute Palestinaren aurkako ehun urteko gerraren izaera koloniala, baita hura burutzeko kanpoko botereek izan duten ezinbesteko eginkizuna ere. Gerra bizi izan zuten palestinarren esperientzien bidez azaldu nahi izan du autoreak, partzialki bada ere, kontakizun hau, haien arteko batzuk idazlearen familiako kideak, deskribatutako pasarte batzuetan presente egon zirenak. Idazlea lekuko izan zen gertaeretan bere oroitzapenak gehitu ditu, baita bere familiaren eta beste batzuen materialak zein lehen pertsonan idatzitako hainbat narrazio ere. Horren xede nagusia zera izan da, gatazka hau azaltzeko gailendu diren ikuspegi gehienetatik oso ezberdin den ikuspuntua ematea.