irudia
Egilea: Ibonrg, Bernart Etxepare, Itxaro Borda

Iaquin vahu

Mosen Bernat Etxepareri aurpegi bat jartzen saiatzen gara etengabe. Ezaguna zaigu eta aldi berean ezezaguna. Bere bizitza zantzuak 1545ean plazaratu zuen "Linguae vasconum primitiae" liburuan bilatzera behartuak gara. Ikerle parrasta bat ibili da haren atzetik. Eiheralarreko apez nagusiaren hatzak Parisko Liburutegi nazionalean kausitzen dira, bai eta Nafarroako edo Baionako apezpikutegietako artxiboetan ere. Idazki ezberdin horietan bermatuz osatu dugu lan hau, duela bostehun urte bezala, irakurleek eta entzuleek "plazer harceco solaz eguiteco cantatzeco eta denbora igaraiteco materia" eskura ukan dezazuen...