irudia

Eragin linguistikoaren ebaluazioa egiteko jarraibideak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) zer den azaltzeko eta berau garatzeko metodologia aurkezteko jarraibideak
argitaratu zituen 2019an, toki-erakundeei eskainitako ELEri buruzko prestakuntzan oinarri gisa erabiltzeko asmoz.
Eskuartean dituzun jarraibideak aurreko horien eguneraketa dira; izan ere, 2019ko azaroan Euskadiko Toki Erakundeen Legea (2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa) garatzen duen dekretua indarrean sartu da, beste gai batzuekin batera, planen eta
proiektuen hizkuntza-inpaktua ebaluatzeko prozesua arautzen duena: 179/2019 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.