irudia
Egilea: Mikel Etxaburu

Manttalingo alaba

Ernestina de Champourcin XXXIII. Poesia Saria

Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, 
atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun 
eta geratzea erabakitzen baduzu 
kontatuko dizut zer ekarri zuen mareagorak 
eta gure zein zati eraman zuen marea beheak 
irakurriko dituzun hitzak biluzik daude 
agian, zuk jantziko dituzu 
eta entzun nahi baduzu 
kontatuko dizut orain arte isildutakoa 
zatoz 
paretari begira egon naiz-eta luzaroan 
konturatu gabe 
leihoaren atzean gordetzen zinela.