irudia
Egilea: Perry Anderson ; itzulpena, Amaia Astobiza, Iñigo Roque Eguzkitza

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz

New Lef Review pentsamendu aldizkari politikoan argitaratu zituen Perry Andersonek liburu honetan jasotzen diren bi testuak: Presaka Betleemerantz eta Siongo etxea. Perry Anderson historialari eta saiogile marxistak ohi duen zehaztasun eta ikuspegi zabalarekin, gutxitan bezala azaltzen du Palestinaren kolonizazio sionista eta azken mendean egon diren une politiko erabakigarrienetan egin diren irakurketa ezberdinak. Geopolitika eta teoria politikoaren bidegurutzean kokatzen da liburu llabur, aberats eta soil hau.
«Palestinarren patua maskaratu asmoz, garaileek eufemismo sorta berezi bat asmatu zuten. Garbiketa ez zegokien soilik pertsonei. Lurrak eta jabetzak eskuratu zituzten, artean kolonialismoaren historian ezein kolonizaziok erdietsi gabeko abiaduran eta eskalan.» Perry Anderson, Presaka Betleemerantz