irudia
Egilea: Koord. = coord., Ezequiel Collantes; testuak, Iñaki Begiristain eta beste; ingelesera itzulpena, Tristan Epstein

Auzo bizigarriak : etxebizitzatik hirira : Proiektuak 4ko ikasmateriala = Livable Neighborhoods : from Home to City : Teaching Materials for Architectural Design 4

Gure inguruan ez bezala, Europako hainbat herrialdetan askotariko auzo ereduak topa daitezke, Erresuma Batuan, Herbehereetan, Belgikan edo Suitzan, esate baterako. Esperientzia horietako batzuk argitalpen honetan jaso nahi izan dituzte. Auzo horiek lurzoruaren aprobetxamendu egokia egiten dute, eta horrez gain, ingurune bizigarriago bat eskaintzen dute. Auzokideei kanpo espazio pribatu zabalak eskaintzen zaizkie, auzo mailako zuzkidurak, espazio komun lasaiak, merkataritzarako espazioak, eta kasu askotan lanerako espazioak ere bai. Etxebizitza multzo horiek, giza eskala atsegin bat eta bizitza soziala ahalbidetzen duten espazio egiturak eskaintzen dituzte, esan bezala, lurzoruaren aprobetxamenduari uko egin gabe.
Gure lurraldeari begiratzen badiogu, bi hiri eredu nagusitu dira azken hamarkadetan. Herri txikietan dentsitate baxuko eredu suburbanoa gailendu da, familia bakarreko eta etxebizitza atxikiz osatutako auzo monofuntzionalak eraginez. Herri ertain eta handietan, berriz, dentsitate handiko etxebizitza blokeak nagusitu dira.