Teresa del Valle, bidegile eta gidari
Teresa del Valleri buruzko liburu honetan bildutako artikuluak gaika antolatu ditugu. Antropologo horren lanaren lau zutabe garrantzitsuenak botere harremanak, hizkuntza-arazoa, antropologiaren begiekin ikusitako espazioa eta antropologiaren etorkizuna dira. Azken batean, Teresaren lan intelektual guztia irakurketa eta iradokizun agortezinen iturria da, eta bide berriak irekitzen ditu genero eta antropologia ikasketak ulertzeko.