Sukaldetik agorara : Benita Gorostizu Imaz : "emakumeak lurralde ilunetik" irteten
Esku artean dugun ikerketa-lan honen bidez, etxetik kanpo oihartzunik izan ez duten emakume anonimoak aztergunean ipintzeko ariketa bat egin da. Proiekzio publikorik izan ez duten, kultura gaietan nahiz bestelakoetan lekurik izan ez duten, baina hainbat gairen gaineko iritzi-gogoetak, nahiz bestelako sorlanak eskuz idazteko zaletasuna izan duten emakumeei beren lekua aitortu nahi izan da horrela. Benita Gorostizu Imaz. Goierriko emakumea. Bere garaian kanpo proiekziorik izan ez zuen emakumea. Etxean idazten zuena. Bere lanek ez dute zabalkunderik izan. Ez ditugu ezagutu, beste emakume askorenak bezala. Zer ote da emakume izatea Benitarentzat? Emakume eta euskaldun izatea? Nola hautematen zuen errealitatea? Bere pentsamendua ikuspegi feministatik ulertzeko ariketa egin da ikerketa interesgarri honetan.