Sustraiko eraldaketak munduan : joera ekonomiko eta politikoen bihurguneak
XXI. mendearen lehen herenean, badira joera ekonomiko, sozial eta politiko orokor batzuk,ukaezinak, gure iruditeriak eta eguneroko ohiturak zeharo bestelakotzen ari direnak, eta mundu mailako inflexio-puntua ere iradokitzen dutenak. Kontakizun oso bat dago auzitan, eta horren krisiak Europa osoa zeharkatzen du; eta gurean ere, intentsitate eta sakonera bereziarekin, igar daiteke. Begirada zabaldu eta orokortzeak balioko digu ustez oso gure direnak testuinguru orokorrean ipintzen, baita beste batzuen ezintasun gisa aise igarri ohi ditugunak gurean ere nabarmenak
direla jabetzen ere.