irudia
Egilea: Xabier Eizagirre Gesalaga, Ekai Txapartegi Zumeta (argk.)

Moderniaren hastapenak Euskal Herrian : XVI. mendea : Elkanoren ingurune kulturala

Bost mende igaro dira Juan Sebastian Elkanok gidatutako Victoria ontziak lehen mundu bira burutu zuenetik. Oroipen urte hauek gure iragana hobeto ezagutu eta gertakari horrek egungo gure munduarekin eta gizartearekin duen lotura aztertzeko baliatu nahi izan ditugu. Batetik, XVI. mendeko Euskal Herriko giro sozial, politiko, kultural eta intelektuala aztertu da, bidaia hark Errenazimentuko mundu ikuskeran eta moderniarako jauzian izandako eragina azpimarratuz; bestetik, mundu biraren kontakizun historiografiko klasikoen berrikuspen dekolonialak mahaigaineratu dira. Irakurketa berri horiek historiari, kontakizunari eta transmisioari buruzko galdera berrietara garamatzate: zer oroitzen dugu, zergatik, zertarako? Nola begiratu iraganari? Zer transmititu ondorengoei?