Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa : etorkizunerako proposamena
Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa. Etorkizunerako proposamena izeneko ikerlan hau duzu e-Hizpideko zortzigarren monografia. HABE erakundeak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindu bidez ditu arautuak euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza, eta berorren 7. artikuluan ebaluazioaren xedea eta ezaugarriak. Aginduaren aipatu artikuluan, komunikagaitasunaren ebaluazioa ekintza komunikatiboen bidez balioetsiko dela ezartzen da, baita elkarreragina eta bitartekotza eskatzen duten atazak baliatuz ere. Izan ere, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriak (Europako Kontseilua, 2020), HEOCean ezarritako lau hizkuntza-trebetasunak gaindituz, lau komunikazio-modu deskribatzen ditu: ulermena, ekoizpena, komunikazioa ahalbidetzeko elkarreragina eta bitartekotza.