Primeran! C1.1
Primeran C1! eskuliburuak C1 mailako gaitasun komunikatiboa lortzeko ikasibilbide egituratua eta gidatua eskaintzen dio euskara-ikasleari.
Ekintzara bideratutako metodologian oinarritua, ikasleak jardun biko ikastereduan aritzeko aukera izango du. Horrela, ikasgelatik kanpo prestatuko ditu ikaskideekin elkarreraginean landuko dituenak eta sendotuko ditu landutakoak.
Primeran! C1 bi liburutan banatuta dago: C1.1 eta C1.2. Liburu bakoitzeko 10 ikastunitateetan, ikasleak ibilbide didaktiko aberasgarria aurkitu du, aukera tematiko zabalaz, jarduera eraginkorrez, mailarako testu eredugarriz eta euskal kulturako edukiz jantzitako egoera komunikatibo ugariz osatua.
Entzungaiak, bideoak, testu osagarriak eta "Irakaslearen gidaliburua" Primeran! C1 webgunean daude eskuragarri.