detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Egilea: Fito Rodriguez ; [Alfonso Sastrek idatzitako sarrera]

Faustoren itzala

Faustoren itzala-k bi hari ditu, elkarren artean etengabe txirikordatzen direnak. Lehenengoa, Joan Jose Elhuyarrek Fausto anaiari Kolonbiatik bidaltzen dizkion gutunek osatzen dute. Hari mutur horri tiraka, Elhuyartarren sekretuarekin ez ezik, garai hartako giroarekin ere topo egingo du irakurleak.Bigarren haria, berriz, gure egunetan Ipar Europatik Euskal Herrira etorritako gazte baten istorioa da. Gazte horrek Upsalako Unibertsitatean noizbait galdu ziren Elhuyarren gutunak aurkitu eta hona ekarri ditu. Bere peripeziaren berri berak grabatutako bideoen bitartez ematen digu.

Web edukia bistaratu