Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Koloretako ipuinak
Liburutxo honetan, mundu zabaleko herrialde askotako herri-ipuinak bildu dira. Ez dira ipuin arruntak. Ez. Guztiek eta haietako bakoitzak badauka ezaugarri komun bat: gertaera bereziak eta abentura apartekoak kontatzeaz gain, errealitatearekin, eguneroko bizimoduarekin lotutako galdera bati eman nahi dio erantzuna (esate baterako, zergatik daukaten elefanteek tronpa luzea, edota zergatik dagoen gazi itsasoko ura). Izan ere, gizakia beti aritu izan da galdezka, inguratzen duen mundua eta berarekin bizi diren izakiak eta gertatzen diren jazoerak hobeto ulertu nahian. Gaur egun, zientzian aurkitzen ditu erantzunik gehienak. Antzina, berriz, ipuin, alegia eta elezaharren bidez saiatzen zen erantzuten

