irudia
Egilea: Javier Tajadura Tejada ; [itzulpena, Patxi Petrirena]

Oinarrizko eskubideak eta haien bermeak

Liburu honen xedea da, lehenik eta behin, konstituzio-eskubideen eta oinarrizko eskubideen estatutu juridikoa lantzea, eta, horrekin batera, horien iturria, oinarrizko eskubidearen kontzeptua, izaera, bai eta horien sailkapenari, titulartasunari, eraginkortasunari, interpretazioari eta mugei buruzko gaiak aztertzea.

Bigarrenik, oinarrizko eskubideen berme-sistema aurkezten da: berme arauemaile, instituzional eta jurisdikzionalak bereizten dira, eta azken horiei arreta berezia eskaintzen zaie. Esparru horretan, Konstituzio Auzitegiak oinarrizko eskubideen defendatzaile gisa hartu duen lekuari ematen zaio arreta, babes-errekurtsoa eta konstituzionaltasun-arazoa direla medio.

Liburuak, beraz, ordenamendu jakin baten ikuspuntutik aztertzen ditu oinarrizko eskubideak eta haien bermeak, 1978ko Konstituzioak ezarritako Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikoaren ikuspuntutik, alegia. Ikasleei, abokatuei eta, oro har, eragile juridikoei dago zuzenduta; izan ere, gure Konstituzio Auzitegiak ohartarazi duenez: "Oinarrizko eskubideek Adierazpen Unibertsalaren eta Espainiak berretsitako giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenen azpian dauden irismen unibertsaleko balio eta printzipioen sistema bati erantzuten diote, eta horiek, oinarrizko erabaki konstituzional gisa onartuta, gure ordenamendu juridiko osora hedatu behar dira (21/1981 KAE)".