irudia
Egilea: Karmelo Aiesta Sagardui

Hizkuntz kudeaketa EBko eta EAEko enpresa pribatuetan

Funtzeskoa da enpresa pribatuek parte hartzea hizkuntzaren biziberritzean, duten eragin sozial, ekonomiko eta soziolinguistikoagatik. Hala ere, orain artean gutxi dira euskararen sustapenari ekin dioten negozioak. Ez litzateke bidezkoa izango enpresa pribatu jakin batzuek, instituzioek, euskalgintzako eragileek eta aholkularitzek eginiko lana gutxiestea, baina onartu beharra dago zailtasun handiak daudela enpresa pribatuen lehentasunen artean sartzeko euskararen sustapena. Artikulu honen helburua da arazo hori gainditzeko ideiak zabaltzea. Enpresa pribatuek beren errealitate, balio eta sinesmen propioak dituzte eta horiek aintzat hartu behar dira hizkuntza gutxituen erabilera enpresetan indartu nahi bada. Artikulu honetan Europar Batasuneko enpresa pribatuetan eleaniztasunaren kudeaketak duen garrantzia dokumentatuko da, enpresek zer hizkuntz premiak hautematen dituzten ikusiko da, eta beren hizkuntz politikak eta estrategiak nola aukeratzen dituzten azalduko da, EAEko enpresen ikuspegitik onarpen zabala izan dezaketen proposamenetara heltzeko.
• Hitz gakoak: Europar Batasuna, euskara, hizkuntz politika, enpresa pribatua.