irudia
Egilea: Beñat Garaio Mendizabal ; zuzendariak, Leire Diaz De Gereñu Lasaga, Itziar Idiazabal Gorrotxategi

Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai

Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai : D ereduko gasteizko bi eskolen indarguneak identifikatzen

Tesi honen helburu nagusia α eta β deitu ditugun eskoletan hizkuntzen biziberritze prozesuan garrantzizkotzat jotzen diren bi aldagai aztertzea da: eskola komunitateko kideen hizkuntza-jarrerak eta ikasleen euskarazko ahozko kontaketarako gaitasuna.

Horrela, alde batetik eskola komunitate hauetako kideen jarrerak zenbateraino diren euskararen aldekoak erakutsi nahi da eta, bestalde, irakaskuntza baldintza berri eta profil askotarikoak dituzten ikasle eleaniztun horiengan lortzen diren ikaskuntza emaitzak zehaztasun handiagoarekin ezagutu nahi dira.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.