irudia
Egilea: James Joyce ; itzulpena, Xabier Olarra

Ulises

James Joyce idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com­pany liburudendaren eskutik.

Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo­dernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”.

XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain­ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga­briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu­enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz­kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne­ bakarrizketaren teknika”.

Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela­eta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai­sulana.

Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira­kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.